Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » bideoak

'bideoak' ataleko artxiboak

“No end in sight” dokumentala Irakeko egoerari buruz

Ostertzean amaierarik ikusten ez zaion gatazka bihurtu da Irakeko inbasioa. Sadam boteretik kendu ostean egoera kontrolagaitza da bertan, xiitak eta sunitak elkarri erasoka, Al Qaeda gero eta indartsuagoa, beldurra, kaosa… Aurtengo Sundance zinema jaialdian epaimahaiaren saria irabazi du No end in sight dokumentalak. Inbasioa bera epaitu gabe, oraingo egoera aztertzen du lanak, gerran esku hartu ostean kritiko ageri diren hainbat aditu, politikari eta militar elkarrizketatuz. Ez dakit noiz estreinatuko duten hemen, baina trailerra ikus daiteke:

Iruzkina gehitu Abuztuak 27, 2007

Disonancias-i buruzko dokumentala

Artisten irudimena eta ekimena enpresetara eramateko ekimena da Disonancias. Urte hasieran bertako koordinatzaile Arantxa Mendiharati elkarrizketa egin genion irratia.com-en eta berak azaldu zizkigun ekimenaren nondik-norakoak. Bada, deialdia egin berri dute, zerbait proposatu nahi duten artistek aurtengo Disonancias ekimenean esku hartzeko. Euskal Herriko 9 enpresa eta ikerketa gunetan ikerketa proiektuak garatuko dituzte aukeratutakoek.

Itxaso Diaz bizkaitarrak oso bideo interesgarria egin du Disonancias-en inguruan eta bertan azaltzen dira ekimenean esku hartu duten hainbat sortzaile. Hemen dago Documentando Disonancias:

Iruzkina gehitu Abuztuak 4, 2007

Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala

Lehengoan Googleri buruzko dokumental interesgarria eman zuten Mundo.hoy saioan. Badira Googleri buruzko bestelako erreportaiak, bertan lan egiten dutenen gainean (bideoak) edo bertako bizimoduaren (El Pais) inguruan. Ohi bezala, dokumental interesgarria da. Bertan Vint Cerf eta Googleko jendea agertzen da, baita Googlerekiko kritikoak direnak, Archive.org-eko Brewster Kahle eta beste hainbat. Googlek sareko edukiak nola indexatzen dituen, nola nabarmentzen dituen lotura batzuk bilaketen emaitzetan, barruko algoritmoen gaineko azalpenak, Google adwords nola antolatu duten… Beste gai batzuren artean Google earth eta liburuen digitalizazioa ere azaltzen dira. Nahiko interesgarria eta gaira hurbiltzeko aproposa El mundo segun Google edo Google: Behind the Screen ingelesezko jatorrizko izenburuan.

Iruzkin 1 Uztailak 18, 2007

Natura blog interesgarria: Tantaka-tantaka

Lehengoan Antton Alberdiren mezua jaso nuen euskalnatura.net eta haren barruan dagoen Tantaka-tantaka bloga ezagutzeko gonbidapenarekin. Bereziki interesgarria bertan jarri duen bideoa. Afrikako Kruger parkean filmatutakoa da eta bertan, txiripaz, bizitzako kontakizun lazgarri eta bitxia harrapatu zuen bisitari batek bere kamerarekin. Ez dizuet gehiago kontatuko, bisita ezazue bloga eta bertan aurkituko duzue bideoa.

Buzzin in my head: Pun-ba-pa (Niko eta Dominika Etxart, Robert Larrandaburu).

Iruzkina gehitu Uztailak 3, 2007

Flash bideoa probatzen: Second Liferi buruzko erreportaia

Lehengoan elkarrizketa egin genion irratia.com-en Ana Courier avatar-ari, bere bigarren bizitzako ibileren inguruan. Bada, igandean bertan beti interesgarria izaten den Mundo.hoy saioan Second Life izan zuten hizpide. Nik USB bidezko TDT deskodetzaile erosi berriak nola grabatzen duen probatu eta gero, esperimentua egin dut flash videora pasatzeko eta hemen duzue emaitza.

Gigabyte bateko bideoa Riva FLV Encoder programatik pasatu dut, 360 Kbps-era kodifikatuz. Emaitza 156 MBeko artxiboa da, astuna baina FTP bidez igotzeko modukoa. Ondoren, Wordpressen, nire hostingak automatikoki instalatu didan WP-FLV plugina erabiliz txertatu dut hemen 400×300 neurrian. Ikusteko banda zabala ezinbestekoa da, baina akaso 160 Kbps-era jarrita ere ondo ikusiko litzateke, probak egitea izango da kontua…

4 iruzkin Ekainak 19, 2007

Steve Jobsen berbaldi hunkigarria

Harrituta utzi nau. Aspalditik mac erabiltzaileak garenok (eta aspaldi mac-eroak ginenok), Steve Jobs-en figura ezagutzen dugu, Macintosh-en Think different pentsamoldearen bultzagilea. Urte askoan Gates Goliath-aren aurka borrokatu den David interesgarriagoa, alternatiboagoa, inteligenteagoa, cool-agoa… Berak sortutako Apple konpainiatik bota zuten eta handik urte batzutara berriro bueltatu zen (ikus duela 10 urteko erreportaia), iMac-a besapean, sorkuntzaz eta imaginazioaz ezer ez zekiten exekutiboek galbidean jarritako enpresa salbatzera. Bitartean Pixar estudioak sortuak zituen  eta gerora, iPod-iTunes arrakastatsuaz gain hainbat mugimendu eraginkor eta itun bitxi egin ditu, Apple egonkortasunera eramanez. Sortzaile eta kudeatzaile arrakastatsua dela erakutsi du.

Baina Stanford-eko ikasleen aurrean egindako berbaldi honetan Jobs-ek bere bizitzako hainbat xehetasun kontatzen ditu. Amak abandonatu zuen jaio berritan, sekula ez zituen ikasketak burutu… Pertsona ezagutuko dugu eta nola bere bizitzan egindako hainbat hautuk eragina izan duten gerora…

Bigarren zatia gero…

Iruzkin 1 Ekainak 15, 2007

En el hoyo, DF erraldoiaren inguruko dokumental interesgarria

Eskertzekoa da oraindik Multicines eta Renoir bezalako zine areto independienteak egotea Bilbon, Athletic-en partidagatik arduratzen ez garenon gozagarri. Igandean El Violin ikusteko ustearekin parajetu nintzen Bilboko multietara, baina 20:00etako emanaldian ez zuten ematen. Segundu batzuetan erabaki eta En el hoyo ikustera sartu nintzen. Ez nintzen damutu.

Trailerra webgune ofizialean ikus daiteke, baita Youtuben ere:

Mexikon diotenez, herri-lan erraldoi horietan lanean hiltzen diren beharginak deabruak kobratzen duen bidesari modukoa dira. Hortik abiatzen da Mexikoko DFko igarobide erraldoi baten eraikuntzan dabiltzan kurrela batzuen gaineko dokumentala, Juan Carlos Rulfok egina. Horietako bakoitza hartu eta bere bizimodua deskubrituko dugu, bere kezkak, ilusioak eta atsekabeak ezagutuko ditugu. Multietan egongo da ikusgai aste honetan.

Buzzin in my head: Yo vengo del hoyo (Radio Bemba).

Iruzkin 1 Maiatzak 29, 2007

Heroi mozkorraren bideoa

Batzuetan kamarak heroiaren magia guztia deusezten du… “Neskato madarikatua, sar ezazu kamara hori %$·”&tik” egongo da pentsatzen gure David fantastikoa. Sekula ordu txikitan kristolako atxurrarekin hozkailua asaltatu ez duenak bota beza lehen harria…

Iruzkina gehitu Maiatzak 8, 2007

Ruper eta Piris bikote bikaina

Ruper Ordorika - Jon PirisEderra, gozagarria iruditu zitzaidan barikuan Bilbon Ruper Ordorikak eskainitako emanaldia. Memoriaren mapan diskoaren zuzeneko emanaldiak formato xume eta akustikoan, mugalariekin baino, Jon Piris kontrabaxu jotzailearen laguntza hutsarekin egiten ari da oñatiarra. Duela pare bat urte egin zuen formato honen aurrerapen modukoa Bilboko Kafe Antzokian bertan, entzule gutxi batzurentzat, baina ostiralean areto handian eta 250 bat lagunen aurrean egin zuen. Kontzertuaren argazki pare bat eskegi ditut Flickr-en eta nire Lumix berriarekin ateratako Hondartza galduan kantaren bideo zati hau ere Youtubera ere igo dut, baina desfase bat sortu du Youtubek irudien eta soinuen artean. Hemengo flash player-arekin, berriz, soinua irudiekin batera doa arazorik gabe.

2 iruzkin Martxoak 18, 2007

An Inconvenient Truth, Al Goreren filma klima aldaketaren gainean

afitxaBost urtean behin klima aldaketaren zantzuak bilduz egiten duten txostena aurkeztu berri dute eta dagoeneko teoria baino erabat frogatuta dagoen kontua dugu. Gero eta beroago dago lurra. Iaz aurkeztutako An Inconvenient truth filma etorri zait burura, lehengo egunean ikusi bainuen. Gaztelaniaz Una verdad incómoda izendatu dute. Tipoaren autobonbo mitina da erdia, baina beste erdia egiazki modu argigarrian antolatutako dokumentala da. Datu piloa ematen du ikusleok klima aldaketaren presentziaz ohartu gaitezen.

Hona ekarriko dut trailerra (ingelesez) eta beherago YouTuben aurkitu dudan gaztelaniazko trailerra. Filmaren webgunea gaztelaniaz ere badago. Al Gorek filman bertan bloga aipatzen du. Merezi du filma ikusteak eta, nahi duenak eMuletik eskuratzea dauka. Hala ere, filmaren ostean geratzen zaizun beldur katastrofikoaren sentsazioa ez da batere lasaigarria.

Iruzkin 1 Otsailak 2, 2007

Aurreko idatziak


sarean.com

Calendar

Abuztua 2008
A A A O O L I
« Uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak