Category Archives: bideoak

Bilbo-Portsmouth-Bilbao

Portsmouth-Bilbao-Portsmouth ofizialki eta guretzako Santurtzi-Portsmouth-Santurtzi, eskaintza merke bati esker ibilbidea egin eta Pride of Bilbao ontzia ezagutzeko aukera izan genuen iragan astean, lagun batek eta biok. Urte hasieran P&Ok iragarri zuen linea hau kentzeko erabakia, errentagarria ez dela argudiatuta. Beraz, ontziak irailaren 27an azken bidaia egingo du. Bizkaitar gehienok ferryari bizkarra emanda bizi izan gara… Read More »

To Shoot an Elephant dokumentalaren 2.0 zabalkunde irekia

Alberto Arce kazetariak  To Shoot an Elephant dokumentala argitaratu du Gazako iazko bonbardaketak barrutik kontatuz. Dokumentala Creative Commons lizentziarekin argitaratu dute, Eguzki Bideoak ari da DVDa zabaltzen baina Bittorrent sarean doan ere jarri dute filma, edonork eskuratzeko. Datorren astelehenean, urtarrilaren 18an, Global Screening eguna deitu dute egileek, nork bere herrian edo auzoan proiekzioa antolatu eta… Read More »

Olazabalek "in Spanish" egin omen zuen

Txema Olazabalek PGAko Hall Of Fame ospetsuan onartua izan zen lehengo egunean. Zeremonian gurasoei euskaraz zuzendutako eskertzak hunkitu nau beraiek bezala. Oso detaile polita izan zen, euskaratuko dut: “Mundura ekarri ninduten . Zinez apalak dira eta bizitzako kontu txikiekin gozatzen irakatsi didate. Neke asko pairatu dituzte euren seme-alabek bizitzan aukerak izan zitzaten. Ez dakite ingelesez,… Read More »

1967ko Bertsolari Txapelketaren gaineko Pio Caro Barojaren dokumentala

Berriki TVEren artxiboetatik eskuratutako harribitxia eskaini digu ETBko Hitzetik Hortzera saioak. Pio Caro Baroja dokumentalistak zuzendua, bertsolaritzaren gaineko azalpen argigarri eta bikainak eskaintzen dizkigu, aspaldiagoko eta orduko bertsolariei buruzko hainbat daturekin batera. Bertan, zeharka bada ere, Xalbadorri ikusle batzuek botatako txistu famatuak ageri dira. Hemen duzue orain arte artxiboetan galduta egon den altxor dokumental hau… Read More »

Espainiera, besteak baino hobea omen

Mayor Orejak botatakoak ditugu hizpide egunotan. Ikusi ez dituenak hemen du bideoa: Bere birraitonak aitonari euskara debekatuz egin zion mesede eta, harena bezalako gogo irekiak dituen jendea behar dela euskarari dagokion tratua emateko. Hain gordina izan da debekuaren aldeko bere adierazpena, ezen Basagoiti alderdikideak leundu behar izan du. Baina bigarren zatia ekarri nahi dut. Mayor… Read More »

"Ipuina kontatu" dokumentalaren proiektua

http://www.metacafe.com/watch/1374200/ipuina_kontatu_the_basque_way_promo_trailer_english/ Euskararen eta gure unibertsoaren inguruko dokumentala ari da prestatzen Emily Lobsenz laguna. Hemen Ipuina kontatu proiektuaren bideo pilotoa edo izango dena laburbiltzen duen promo bideoa.

"No end in sight" dokumentala Irakeko egoerari buruz

Ostertzean amaierarik ikusten ez zaion gatazka bihurtu da Irakeko inbasioa. Sadam boteretik kendu ostean egoera kontrolagaitza da bertan, xiitak eta sunitak elkarri erasoka, Al Qaeda gero eta indartsuagoa, beldurra, kaosa… Aurtengo Sundance zinema jaialdian epaimahaiaren saria irabazi du No end in sight dokumentalak. Inbasioa bera epaitu gabe, oraingo egoera aztertzen du lanak, gerran esku hartu… Read More »