| Mobile | RSS

SEADek 30 urte

Gaur betetzen dira 30 urte Bir Lehlun (Mendebaldeko Sahara), 1976ko otsailaren 27an Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zela. Erbesteko errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindouf inguruan Aljeria) eta askatutako guneetan errealitatea da saharauien errepublika, diplomatikoki hainbat estatuk ezagutua eta Afrikar Batasuneko kide. Hemendik bat egiten dut saharaui neba-arreben aldarrikapenarekin eta gogoratu nahi dut, saharatik webgunean irakur daitekeenez, [...]

[ More ] Otsaila 27th, 2006 | 1 Comment | Posted in Beste, Sahara |

Sarean-en eta blogarion eraginaz

Beste webmaster eta blogari askoren antzera, askotan pentsatu dut zein izango ote den nire idatzien eragina gizartean. Euskal blogosfera gero eta indartsuago baina sakabanatuago dagoen honetan zaila da neurtzen baina nire irudipena da begi askok jarraitzen dutela, uste baino gehiago, iruzkinetan islatzen dena baino gehiago ere, gure oinezko internauton adierazpide libre honetan idazten dena. [...]

[ More ] Otsaila 10th, 2006 | 2 Comments | Posted in Beste |

Algarabia ederra profetaren inguruan

Argazkiko kartelak ondo adierazten duenez (Moztu burua Islama bortitza dela pentsatzen duten horiei), mundua erabat aztoratuta eta zoratuta dago, marrazki hauen inguruan sortu den iskanbilarekin.
Askotan pentsatu dut, Espainian dagoen fatxerio harroaren portaerak eta nola hemengo guztiari nolako punta ateratzen dioten ikusita, miraria dela TMEO oraindik kalean egotea… Baina taliban hauek karikatura xinple batzuen aurrean nola [...]

[ More ] Otsaila 7th, 2006 | No Comments | Posted in Beste |

Jade, txinatarrak bertan Bilbon

Atzo txinatarren urte berria ospatu zen eta, urtero bezala, haien ohitura bitxien eta bizimodu arrotzaren berri eman zigun telebistak. Esan ohi da ez duzula txinatar ikusiko futbol partidan, paseoan edo zinetik irteten, bere baitan itxitako komunitatea dira, orohar, ingurune arrotz batean arrotzak direlako eta lanetik etxera, etxetik lanera ibili ohi dira. Neurri batean egia da [...]

[ More ] Otsaila 3rd, 2006 | 1 Comment | Posted in Beste |

Militarra Bertendonako alferren defentsan

Espainiako general batek esana:
El hecho de que en una autonomía sea exigible el conocimiento de su lengua particular es una aspiración desmesurada que obligaría en las Fuerzas Armadas a regular los destinos a esa autonomía de la misma forma que se regulan los destinos en el extranjero.
Euskaratuta:

Hizkuntza eskakizunetan euskara derrigorrezkoa jarriz gero, tankeak aterako ditugu [...]

[ More ] Urtarrila 7th, 2006 | 1 Comment | Posted in Beste, iritziak |

“Gorotzak kalean” gorotz bilduma argazkitan

Vienan bada kaletik txakurren gorotzei argazkiak ateratzen ibiltzen den internauta bat. Set bat osatu du Flickr-en Austriako hiriburuan bildutako aleekin. Benetan Viena bisitatzeko gogoa kentzen dizu edo, behintzat, postaletako irudi bukolikoa ezabatzen dute kaka pilo horiek. Mina bat zapalduko ote duzun beldurrez ibiliko zara behintzat hurrengo bisitan. Egia esan, hiri eta herri askotan gertatzen dena [...]

[ More ] Abendua 28th, 2005 | 3 Comments | Posted in Beste, nire i-bilerak |

Ruperren argazkiok jartzen ditut

Ruper Ordorikaren lehengo eguneko kontzertuan izan nintzen Bilboko Kafe Antzokian. Julen Gabiria bertan izan zen, baita berak bere kronikan aipatzen dituen bere ezagun batzuk ere. Blogariak ere baziren: Obabatxue eta biok, Patxiku eta Gotzon, euskal blogosferaren hurrengo fitxajea. Etiam ere egon zen, baita Jozulin eta Olegario Makarrovsky ere han izan ei ziren, besteak beste, jendetza [...]

[ More ] Urria 27th, 2005 | 1 Comment | Posted in Beste |

Kike Turmix

Astelehenean zendu zen Kike Turmix eta, Patxiren blogean edo Mikel Lizarralderenean (ongi etorri, Mikel) idatzitakoez gain ez dut hemen beste ezer agertuko haren inguruan. Baina gaur biziki haserretu nau EITB24n irakurri dudan informazioak. Bertan “Movida Madrileña” okaztagarri harekin lotzen dute Kike. Ez dute ezer ulertu eta seguruenik infernutik biraoak botatzen ibiliko da Kike hori irakurritakoan.
Gero [...]

[ More ] Urria 20th, 2005 | No Comments | Posted in Beste |

e-klipsea

Iragan asteartean izan genuen eguzki eklipsearen albisteak ustekabean harrapatu ninduen, ez bainuen horren berririk. Hala ere, argazkia atera nion eta Flickr-en jarri dut, beste batzuek ere egin duten moduan. Gogoan dut duela laupabost urte izan genuela azken eguzki eklipsea, baina orduan esan zutenez, 2026 edo 2027. urtera arte ez genuen besterik izango, hori sinistu nuen [...]

[ More ] Urria 13th, 2005 | 1 Comment | Posted in Beste |

Autorik gabeko eguna Vs. Hiru minutu, hogeita hiru segundu

Hori da Bilboko semaforo honetan oinezkoek geldi egon behar duten denbora, zain, semaforoa berde noiz jarriko. Hala ere, adi ibili beharko dute, beronek pasatzeko hamabi segundu baino ez baitie emango. Ez, oinezkoak hutsaren hurrengo moduan tratatzen dituen semaforo hau ez dago autobia galdu batean, Bilbo erdi-erdian baino, plaza biribilean.
Oinezkoak aspertu egiten dira eta, hiru minutu [...]

[ More ] Iraila 29th, 2005 | No Comments | Posted in Beste |
Formak, zerua eta uraFabrica de mazapanJendetza Arriaga aurreanFerminen TelecasterraUdazkena BilbonHaitz Oteizarramaceo-tronpetista.jpgHieroglifikoa: Tol 2Bilbo berria: OlleriasZubi zuria uretanItzal luzeaHabana Zaharra?Islak eta itzalak 2Kaioa eta zubiaBogalariak Deustuko erriberanRontegi...New Yorken ereJai Alai Katumbi ExpressLainopeanNaja gauez - Rainy night in Bilbao